Konpostaia basoetako “humus”-aren eraketa prozesua imitatzen duen prozesua da. Landare hondakinen bilketa guneetan arduraz eginiko landare materialeen sailkapena egin ostean, materialearen xahutzea egiten da. Ondoren, mikrobioen aktibitatearen ondorioz, produktuaren eratze prozesua hasten da, hartzidura aerobiko kontrolatuen bitartez.
Konpostaian zehar, meteriale mendixkak 2-3 astero iraultzen dira eta 7-6 hilabete eta gero, fase ezberdinen ostean, guztiz higienizatu eta homogeneizaturiko produktua lortzen da.
|
Azkenik, lorturiko materialeak behatze prozesu bat jasaten du, granulometria jakin eta homogeneo bat bermatuz. Lorturiko azken produktuak, itsura eta usain oso atsegina du, kalitatezko kudeaketaren adierazgarri.
Flash Bideoa - 4 min.
|