Konposta landare hondakinen hartzidura eta heltze prozesuaren bitartez lorturiko zuzentzaile organikoa da. Lurraren kalitatea hobetzen duen materia organikoan datza, non elikatze substantziak atxikitzen dituen, landareen garapen egokirako.

Konpostak lurrari hainbat abantaila fisiko-kimiko ahalbidetzen dizkio. Bere ezaugarri estrukturanteez gain, potasio, nitrogeno eta aktibitate biologikoa bultzatzen duten bestelako substantzien konzentrazio maila altuagoak bermatzen ditu. % 100 ean landare jatorridun produktu bat denez, landareek bereganatzeko oso erraza da, ez ditu inongo hondakinik, eta guztiz esterilizatua dago, belar txar eta patogenorik gabea alegia.

Konpostaren ezaugarriak:

• Lurraren atxikitze gaitasuna areagotzen du, bere emankortasuna haundituz.
• Ura atxikitzeko eta infiltrazio gaitasun areagotzen du.
• Lurra trinkotzea ekiditen du.
• Lur kalkareoetan klorosis ferrikoa zuzentzen du eta fosforo inmobilizatua askatu eta humofosfatoak osatzen ditu.
• Nitrogenoaren adsorzioa errazten du, beharrezko dosi lagungarriak murriztuz.
• Lurraren porositatea areagotzen du eta dentsitate radikularra haunditzen du azido humikoen bitartez.
• Materia organiko egonkor kopuru haundia du eta eroankortasun elektriko eta PH maila egokiak.

Foto  
Foto